“Txabi: Aberri Eguna eta Maiatzaren Lehena, borroka bakarra”

txab

Euskal Herria,euskaldunok ez gara gure patuaren jabe.Gure herriak ezin du bere pertsonalitatea garatu,ez ditu bere eskuetan indar politiko,sozio-ekonomiko eta kulturalak.Horregatik gurea ez da edozein nazionalismo,alderantziz,zerbait espezifikoa da.Nazionalismo esatean adierazi nahi dugu abertzaletasuna,askatasuna,independentzia (…).

Gure jaun eta jabeak frantziar eta espainiar estatuak dira.Denok dakigu kapitalistak direla eta beraien interesak laguntzeko kateatzen dutela Euskal Herria.Lur osoan sozialismoa ezartzeko borrokan,leku ongi zehaztua betetzen dugu:frantziar eta espainiar estatu kapitalisten indarra likidatzea,beraiekin kolaboratzen duten euskal abizeneko zenbait kapitalistena barne.

Arrazoi horregatik,ETArentzat Aberri Eguna eta Maiatzaren Lehena identikoak dira.Hain zuzen egungo errealitatea salatzen dugulako, ez zaigu baimendua bi gertakari horiek bereiztea,esanez bat aberriaren eguna dela eta bestea langileen eguna.Ez.Gure borroka bakarra da,bakarra den gisan zapalkuntza jasaten duen herria.Gure helmuga euskaldunon,euskal herri langilearen askatasun eta garapena da.”

Txabi Etxebarrieta Ortiz,1.970eko urtarrilaren 10ean,”Zutik” aldizkariko 44.zenbakian/Jose Mari Lorenzo Espinosaren “Un Pueblo en marcha” liburutik hartu eta euskaratua.

“Txabi: Aberri Eguna eta Maiatzaren Lehena, borroka bakarra”

2 thoughts on ““Txabi: Aberri Eguna eta Maiatzaren Lehena, borroka bakarra”

Utzi iruzkina